2015/11/09

EUROPA KONTINENTEA

Bigarren unitate honetan Europa kontinenteari buruzko informazio pilo landuko dugu, hauxe errezago lortzeko lehenengo eta behin Europa politikoki zelan dagoen antolatuta ikasiko dugu, hau da zeintzuk garen Europan gaudenok. Badago oso tresna emankorra erez errez Europako estatuak ikasteko: www.seterra.net/es, honetan jo eta %100 arin arin lortuko duzu. Zirrara sartu zaizu baietz!!

2015/10/15

ETA GAUR BESTE ESPERIMENTU BAT

LEANDRORI ESKER SUMENDI BATEK IZAN AHAL DUEN ERUPZIOA IKUSI DUGU MILA ESKER ETA TXALO BERO BAT ERAKUTSITAKO INTERESAGATIK

2015/10/07

ESPERIMENTUAK

Egindako esperimentuak ikasitakoa hobeto ulertzea ekarri digu, bai ala ez?. Larruazala, sortutako indarren bitartez goratu egiten dela erraz ikusi dugu esperimentu honetan. Hau da hainbat kontinente lur eremuetan tolesdurak gertatzen dira. PRIMERAN IKASI DUGU!!

2015/10/02

FAILAK ETA TOLESDURAK

Bueno, jadanik lurraren barneko eta kanpoko geruzak argi ditugu. Geruza hauen funtzioa eta osagaiak ere, ezagutzen ditugu. Beraz, hurrengo pausua eman beharko dugu.

Gogoan duzue "geomorfologia" hitza?

                      Geo = lurra                     Morpho = forma

Hortaz, neuronak gehiegi astindu gabe, geomorfologia lurraren formaren inguruan aritzen den zientzia dela ondorioztatu dezakegu.

Orduan, lurra planetari forma ematen dioten eragile ezberdinak ezagutu beharko ditugu, ezta?

Gelan ikasi izan dugunez, lurraren barneko eragileak eta kanpoko eragileak bereiz ditzakegu. Barneko eragileen artean ikusi dugun lehena tolesdurak eta failak direnez, hemen duzue landutako animazioa eta galdetegia.




















Tolesdurak eta failak

Tolesdura eta failen inguruko galdetegia

 Honez gain, nola ez, bideotxo berri bat.

2015/09/20

LURRAREN GERUZAK

Txanelaren aurkezpena zein galdetegia.




Nahikotxo daukazue, ezta?
Anima zaitezte eta bota begirada bat.








ATMOSFERA

Gure lurra inguratzen duen geruza hori da, ezta? Beraz, ea ondo ikasten dugun zeintzuk diren bere geruzak eta zer gertatzen den bakoitzean...



Halaber, termosferan edo ionosferan gertatzen den fenomeno liluragarri bat ezagutzeko bideo bat utziko dizuet.


KONTINENTEEN JITOA







.
Kontinenteen jitoaren aurkezpena
Galdetegia                                   

Txanela

ONGI ETORRI!! GAIAREKIN ZER IKUSIRIK?